Tristura eta suminkortasuna erdiondoko depresio bilakatzen direnean

Erdiondoko depresioa gogo-aldartearen nahasmendu larria da, eta hori jasaten duten amek tristura handiko sentimenduak, antsietatea eta nekea dituzte; hortaz, ezin izaten dituzte eguneroko jarduerak, beren burua eta haurra zaintzekoak, egin. Erdiberrien % 15 ingururi erasaten die, eta haurra jaio aurretik edo ondoren has daiteke, oro har, aste bete edo hilabete igaro ondoren. Sintomak askotarikoak direnez