Erdiondoko depresioa gogo-aldartearen nahasmendu larria da, eta hori jasaten duten amek tristura handiko sentimenduak, antsietatea eta nekea dituzte; hortaz, ezin izaten
dituzte eguneroko jarduerak, beren burua eta haurra zaintzekoak, egin. Erdiberrien % 15 ingururi erasaten die, eta haurra jaio aurretik edo ondoren has daiteke, oro har, aste bete edo hilabete igaro ondoren.
Sintomak askotarikoak direnez eta emakume bakoitzak bere moduan bizitzen duenez, zaila izaten da nahasmendua diagnostikatzea eta adore falta eta suminkortasun horrek laguntza psikikorik behar duen jakitea. Suminduta, adoregabe edo triste egotea normala izan daiteke, unearen intentsitateagatik edo erditu osteko zaurgarritasunagatik. Izan ere, emakumeen % 80 inguruk jasan dezake egoera hori, “baby blues” izenekoa, bizpahiru egunez.
Erreakzio normala den edo erdiondoko depresioa den jakiteko adierazlerik fidagarriena
iraupena da, hots, sintomek, tristurak, nekeak, akidurak, loezinak eta suminkortasunak
erditu eta hamar egun ondoren badiraute eta erru edo jaioberria edo bere burua zaintzeko ezintasun ideiekin areagotzen badira.
Gai honi buruz gehiago jakiteko, irakur ezazu IMQ Amsako Miren Itxaso Martinez psikologoak «VIVIR SANO» aldizkarian argitaratutako artikulua.